INTERNET SEGURUA EGUNA

Joan den 2020ko otsailaren 17an Cebanc-en Internet Segurua Eguna “Safer
Internet Day” (SID) ospatu zen. Jardunaldiaren ospakizunarekin Interneten
alderdi positiboa azpimarratu nahi izan zen, 2020rako lema izanik “Internet hobe
bat zurekin hasten da: elkarrekin zibersegurtasuna ikasten dugu”.


Ekitaldiaren sustatzailea INSAFE/INHOPE sarea izan zen
(https://www.betterinternetforkids.eu/web/portal/policy/insafe-inhope) Europar
Batasunaren babesarekin. Ekitaldi hau urtero otsailean ospatu izaten da
teknologia digitalen erabilera seguru eta positiboa sustatzeko asmoz, bereziki
haurren eta gazteen artean. SID jardunaldia urtearen bigarren hilabeteko
bigarren astearen bigarren egunean ospatzen da eta mundu osoko milioika
pertsona biltzen ditu aldaketa positiboak sustatzeko eta Interneten segurtasunari
buruz kontzientziatzeko, ekitaldi eta jarduera ezberdinak antolatuz.


Prestakuntza Venan Llena irakaslearen eskutik garatu zen halaber irakaslea den Xabi
Díezen laguntzarekin. https://www.is4k.es/programas/dia-de-internet-segura.
Prestakuntzan partaide izan ziren Goi Mailako Informatika Aplikazioen Garapeneko
(EQF5) eta Erdi Mailako Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako (EQF34) lehen
mailetako ikasleak.


Saio amaieran, etorkizunean Estoniako C1 jardueran (Heziketa Jardueren Astea)
partaide izango diren ikasleekin bilera bat ospatu zen.

Utzi iruzkina

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable Cebanc .
  • Finalidad Moderar los comentarios. Responder las consultas.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios SURFnet bv.
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en la Política de Privacidad.